Ezaugarri fonetiko-fonologikoak:

Bokalak

Euskal sistema bokalikoa



Sarritan entzun izan da euskarak eta gaztelaniak ez dutela alde handirik bokalei dagokienez. Baieztapen hori, aldiz, ez da guztiz egia.
Txillardegiren aburuz, fonologikoki berdinak dira baina fonetikoki ezberdinak. Hau da, gaztelaniaren eta euskararen sistema bokalikoan 5 bokal azaltzen badira ere, beren ahoskera ezberdina da.
euskkerrraaaa22222.jpg euskeraaaa111.jpg
Irudi geometrikoz baliatu zen Hellwag hizkuntzalari alemana, mingainaren jokoaren arabera, bokalak aho-barrunbean nola gertatzen diren irudikatzeko; hortik Hellwagen triangelua izena. Beraz, 5 fonema bokaliko eta hiru irekidura-maila ditu euskarak goiko eskubiko irudian ikusi daiteken bezela.

Gaztelaniak ere 5 bokal horiexek ditu. Hala ere, euskararen [a] soinua gaztelaniarena baino itxiagoa da, eta euskararen [i, e, o eta u] gaztelaniarenak baino irekiagoak dira.

Azaldutakoaren ondoriorik garbiena euskaraz hain ohiko ditugun tinbre- edo bokal-alternantziak dira, bai euskalkitik euskalkira, baita euskalki jakin baten barruan ere. Bi arrazoi aipatzen dira horiek sortzeko:

-Euskal bokalen hurbiltasuna
-Inguramendu fonikoaren eragina

1.Testuan aurkitu ditugun bokal aldaketa garbienak:
  • (EB) dudanean > dodanien (B) (Gatibu - Pozarren zu barik - 18. lerroan)

Bokal-alternantziak


Bokal alternantziak, lehen aipatu bezala, bi arrazoirengatik sortzen dira:
-Inguramendu fonikoaren eraginez
-Euskal bokalen hurbiltasunaren ondorioz

1. e/a alternantzia
  • (EB) beltza > baltza (B) (Gatibu - Pozarren zu barik - 7. lerroan)
  • (EB) dena > dana (B) ( Gatibu - Urepel - 7. lerroan)
  • (EB) berria > barria (B) ( II.testuan - 6. lerroan)
  • (EB) direlako > diralako (B) ( I.testuan - 6.lerroan)
  • (EB) zen > zan (B) ( III.testuan - 10.lerroan)

2.o/u alternantzia: Bereziki Iparraldeko euskalkietan agertzen da.
  • (EB) nonnahi > nunnahi (B) ( III.testuan - 5.lerroan)
  • (EB) liburutxo > liburutxu (B) ( III.testuan - 6. lerroan)
  • (EB) mota > muetea (B) (Elkarrizketan - 5. galdera 1.lerroan)
  • (EB) bakeroen > bakeruen (B) (Elkarrizketan - 5.galdera 1.lerroan)

3. i/u alternantzia
  • (EB) Irten > urten (B) (II. testua)
  • (EB) Ile > Ule (B) (II. testua)
  • (EB) Hiritarra > Uritarra (B)
  • (EB) Irina > Urina (B)

Bokal-asimilazioak


Hiru silabadun hitzetan, silaba baten aurreko silabako bokala bereganatzea eta aldatzeari deritzo asimilazioa:

  • (EB) gutxiago > gitxiago (B) (elkarrizketa - 8.galdera)


Bokal-elkarketak


Bi bokal elkartzen direnean bilakaera desberdinak sortzen dira euskalki ezberdinetan eta baita euskalki baten baitan ere.
1. -e+a > -ia, -ie, -ea
  • (EB) Airean > airien (B) (Gatibu - Pozarren zu barik - 5.lerroan)
  • (EB) Maitea > maittie (B) (Gatibu - Pozarren zu barik - 14.lerroan)
  • (EB) Lasaitasunean > lasaitasunien (B) (Gatibu - Urepel - 3.lerroan)
  • (EB) Artean > artien (B) (Gatibu - Urepel - 13.lerroan)
  • (EB) Urrunean > urrunien (B) (Gatibu - Urepel - 9.lerroan)
  • (EB) Kanpandorrea > kanpandorrie (B) (Gatibu - Urepel - 10.lerroan)

2. -o+a > -ua, ue
  • (EB) goxoa > goxue (B) (elkarrizketa)
  • (EB) banoa > banua (B) (elkarrizketa)
  • (EB) txikitxoa > txikitxua (B) ( Elkarrizketan -2.galdera 3.lerroan)

Harmonia bokalikoa



/i/ eta /u/ bokalen eraginez hurrengo silaban dagoen /a/ bokala, hainbeste ixten da non /e/ bilakatzen den.
/i-u/ : a >e

  • (EB) suak > suek (B) (Gatibu - Urepel - 23.lerroan)
  • (EB) aurrera > eurrera (B)
  • (EB) aita > aite (B)
  • (EB) kalatxoriak > kalatxorixek (B) (Gatibu - Pozarren zu barik - 10.lerroan)

Diptongoak


/i/ eta /u/ bokalek beste hainbat bokalekin silaba berean osatzen duten talde fonikoari deritzo. Beraz, bokal batek itxia izan behar du eta besteak irekia edo erdi irekia; hala ere, biak itxiak izan daitezke. Bi mota daude:
- Beheranzkoak: jatorrenak eta gehien erabiltzen direnak; hau da, betidanik euskarak izan dituenak au, eu, oi, ai, ei.

  • (EB)Zeuri > Seuri(B) (II testua)
  • (EB)Nahi > Nai (B) (II testua)

- Goranzkoak: arrotzak dira, euskal sistema bokalikoan ez dira ohikoak. Maileguzko hitzetan agertzen dira batez ere, hizkuntza erromanikoek goranzko diptongoak erabiltzeko joera baitute: ia, ie, io, ua, ue, ui.

  • (EB) Nirea > Nirie (B) (Elkarrizketa)

Mendebaldeko joera nahiko garbia izan da; izan ere, tradizioz goranzko diptongo horiek ekiditeko joera nagusitu da. Hiru bide jarraitu izan dira, beraz goranzko diptongoak ekiditeko:

1.- Monoptongazioa: diptongoaren bi bokalak bokal bakar bat bihurtzea.
  • (EB) Aizketa > Ezketa (B)
  • (EB) Almuerzo > Almorsu (B)

2.- Kontsonante epentetikoa tartekatzea (y, x eta b dira erabilienak)
  • (EB) Mendia > Mendiya (B)
  • (EB) Nuena > Nebana (B)
  • (EB) Zuek > Subek (B)
  • (EB) Tximietan > Tximixetan (B) (1.abestia- 3.ahapaldian)

2.MAILAKO DIPTONGOAK: b,g,r,d kontsonanteak galtzeari deritzo.
  • (EB) Nagusia > Nausixe (B)
  • (EB) Dago > Dau (B)


Kontsonanteak

Txistukariak


Euskal sistema kontsonantikoan sei txistukari ditugu:

Igurzkariak: "z", "s" eta "x". Fonetikan: /s/, /s/ eta /s/

Afrikatuak: "tz", "ts" eta "tx". Fonetikan: /c/, /c/ eta /c/

Historikoki, ortografia finkatu arte, makina bat buruhauste sortu die euskal idazleei. Izan ere, mendeetako euskararen egoera diglosikoak euskal idazleak kanpoko (latina, gaztelania edo frantsesa) eredu grafikoa erabiltzera behartu ditu, eta haien sistemara egokitu beharrez, arazo handiak izan dituzte, euskarak sei fonema zituen lekuan, gaztelaniak hiru eta frantsesak lau baino ez baitituzte.
Etcheverry, Echeverria, Echegoyena, Michelena, Echeveste...
Euskal sistema kontsonantikoan txistukarien artean korrelazio bat dago. Bizkaieraz berba egiten den herrietan eta Gipuzkoako kostaldean (Orio, Zarautz, Donostia eta Pasai Donibane) ts eta z txistukariak galdurik daude.
Fenomeno honi neutralizazioa deritzo, /s/ ("s") eta /c/ren ("tz"ren) aldeko neutralizazioa, hain zuzen ere.
Zubererazko testuetan honen adibideak aurkitu ez ditugunez, ondorengo adibideak testu-liburuetatik atera ditugu:
  • (EB) zaude > zagoz (B) (Gatibu - Urepel - 3.lerroan)
  • (EB) deritzogu > deritxogu (B) (1. testuan, 2. lerroan)
  • (EB) haizeak > haixiek (B) (Gatibu - Pozarren zu barik - 24.lerroan)
  • (EB) bihotzak > bixotzak (B) (Gatibu - Urepel - 40.lerroan)
  • (EB) azpian > azpixen (B) (Gatibu - Urepel - 34.lerroan)
  • (EB) Erabakia > erabakixe (B) (Gatibu - Pozarren zu barik - 11.lerroan)


f eta j igurzkari autonomoak


ˆ/j/ fonema alofono gehien edo ahoskera ezberdin gehien dituen kontsonantea da.
1.- Gipuzkoako alofono edo ahoskera: "j" /x/. Ahoskera hau XVII. mendean gazteleraren eraginez zabaldu zen Gipuzkoan. Adibidez, joan, jakin, jan...

2.- Nafarreraz, lapurteraz, behe nafarreraz eta bizkaieraz berba egiten den herri askotako ahoskera da "y" soinua, /y/ fonetikan. Euskaltzaindiaren ustez, jatorrena eta zabalduena da, euskara batuaz ari garenean gomendatzen dena. Diakronikoki aztertuz gero, honako bilakaera hau izan omen zuen:
*e-akin > *i-akin > yakin.

3.- Zubererazko ahoskera
  • (EB) joan >/zˆ/ jin (Z) (2.testuan-4.lerroan)
4. Nafarroako zenbait herritan x ahoskatzen da, /š / fonetikan: xoan, xakin, xan... Berez, erronkarieraz, zaraitzueraz eta aezkerazko ahoskera da, baita Arakin ingurukoa ere.
  • (EB) txuria > xuria (Z) (2.testuan-24.lerroan)
  • (EB) joaten zaizu bizia > joatzu bizixe (B) (1.abestia - 2. ahapaldian)
/f/ soinuari dagokionez, ezpain-hortzetako igurzkari ahoskabea dela esan behar dugu. XVI. Mendetik honako euskal testuetan ez ezik Erdi Aroko dokimentuetan ere agertu arren euskal sistema kontsonantikoan nahiko berritzat hartu izan da. Antzinako sisteman, adituen esanetan, ez zegoen /f/rik. Gure egunotakoa da, alboko hizkuntza erromanikoen eraginez hartu du hedadura zabala.
/f/ soinua berantiarra denez, askotan eztabaidatu da bere euskaltasuna. Bada euskalkirik, gainera, /f/ren ordez /p/ erabili duenik ere: pormal, pama, enpin, inpernu, praile...
  • (EB) Behe-nafarroan > Behenaparroan (B) ( Gatibu- Urepel 22.lerroan)

Gaur egun, dena den, euskal fonema jatortzat ematen da.



h fonema aspirazioa


/h/ a Euskal Herrian betidanik ahoskatu den fonema da, adituen ustez. Akitaniako euskal izen zaharretaraino (sembe, bihox...) jo behar dugu /h/aren antzinatasuna ikusteko. Ugari agertzen da, baita Erdi Aroko dokumentuetan ere: Elhorriaga, Harrieta...

Koldo Mitxelenak dio, XIII. mendean bertan ere Hegoaldeko eskualde zabaletan ezaguna izango zela oraindik, Arabako eta Errioxako lurraldeetan, batez ere. XVI. menderako, halere, galdua izango zen Hegoaldean. Dirudienez, galtzen goi-nafarrerako lurraldeetan hasiko zen, /h/rik ezagutzen ez zuen aragoiar erromantzearekin ukipenean baitzegoen. Ondorioz, /h/a ez ahoskatzeko joera hura hedatuz joango zen goi-nafarreratik hasi eta ondoren hegoalde osora: Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara.

Gaur egun, /h/ soinua Iparraldean bizirik dirau. Baserri giroan gehiago entzuten da eta edadekoen artean maizago.
/h/a agertzen zaigun inguramendu fonikoak:
(EB) on > hun (Z) (2.testuan- 28.lerroan)

- Sonanteen inguramenduan: nh, lh eta rh.
- Bokalen artean:
- ph, kh eta th herskari ahoskabeen inguramenduan:

Dena den, bizkaiera idatzian ez da antzematen.

Kontsonante-alternantziak


Bi alternantzia dira nagusi, baina biak Bizkaian ematen dira.

=> (EB) -ki > -gi (B)
  • (EB) ebaki > ebagi (B) (2. testuan, 8.lerroan)

=> (EB) -l > -d (B)
  • (EB) elur> edur (B) (Gatibu - Urepel - 2.lerroan)
  • (EB) belar > bedar (B) ( II. testuan - 7.lerroan)
=>(EB) m > p (B)
  • (EB) ipini > imiñi (B) (Elkarrizketa)

Bustidura edo palatalizazioa


Soinu sabaikari edo palatal ere esaten zaio. Bi bustidura mota daude:

- Automatikoa: -i- bokalaren eraginez sortzen denean, inguramendu fonikoak sorrarazitako fenomeno automatiko gisa, i soinuak eraginda.
(baino > bano)
  • (EB) naiz > nax (B) (Elkarrizketa)


- Adierazkorra: nahita sorturiko bustidurari deritzo. Txikitasuna, maitasuna, goxotasuna adierazteko erabiltzen da, batez ere. Zenbait herritan umeei hitz egiteko xuka erabiltzen da.
(ttipi > txiki, ddottore > dotore, ttonttor > tontor...)
  • (EB) bizi > bixi (B) (Elkarrizketa)



Dardarkariak


Euskarak berez bi dardakari ditu /r/ gogorra eta leuna, baina Iparraldean /R/ ubularea ere entzuten da, frantsesaren eraginez. Zubereraren kasuan /r/ gogorra eta leuna nahastu egiten dira maiz: Euskal Heria esan ohi dute Euskal Herriaren ordez.

/r/ leuna bokalen artean galdu egiten da:
(EB) berehala > behala (Z) (1.testuan- 35.lerroan)

Fenomeno fonetiko horiek gertatzen direnean, bigarren amilako diptongoak sortzen dira sarritan, hots, jatorrizkoak ez diren diptongoak.
Zubereraz, dardarkari ahula [r], bokal artean, mututu egiten da (Gipuzkerak ere badu joera hori).

(EB) Orai(n) > [oai] (Z)
(EB) Hori > [hoi] (Z)
(EB) Iruri > [Iui] (Z)
(EB) Zuberoa > Xibeua (Z)

Beste zenbait fenomeno kontsonantiko


Neutralizazioak:

Neutralizazioa herskari ahoskabeen alde (p,t eta k):
  • (EB) dago > tau (B) (Gatibu - Pozarren zu barik - 22.lerroan)
  • (EB) jende > jente (B) (Elkarrizketa)




ssss.jpeg